Aterpetxeak (9)

ELANTXOBEKO Aterpetxea

Puerto, 20
ELANTXOBE                  
902 540 999    

albergues@suspergintza.net

Labar baten gainean kokatzen da aterpetxea. 24 litera daude 2 logelatan banandurik, eskatza edo eta mantenu osoko zerbitzua, egongela, jangela eta erabilera anitzeko gela. Taldeentzako aproposa, ezkon agurrak,…gutxieneko taldea 15 pertsona. 



GERNIKAKO Aterpetxea

Kortezubi bidea, 9
GERNIKA                  
944 650 775    

gernika@suspergintza.net

2009ko Urrian inaguratu zuten, eta hiri erdialdetik metro gutxitara konkatzen da.  Gernika Aterpetxeak espazio eta ekipamendu ezin hobeak eskaintzen ditu, eta 40 lagunentzako edukiera du. Etxea 4, 6, 7 eta 10 plazako logeletan bananduta dago, eta komunak, egongela, ekintza gela, terraza eta jantokia ere baditu. Ostatuak mantenu mota ezberdinak kontratazeko aukera ematen ditu, gosaria, mantenu-erdi edo eta mantenu-osoa. Desgaituentzat egokitua dago, eta igogailua ere badauka.



ISLA KALE Aterpetxea

Banutegi z/g
MUNDAKA                 
94 687 60 71  

info@islakale.com
www.islakale.com

36 pertsonentzako edukiera du aterpetxeak, 12 pertsonentzako 3 logelatan babandurik. Komunez hornituriko logela bat dauka ezgaituentzako moldaturik. Honez gain, 56 pertsonentzako edukiera duen batzar gela bat dauka Isla kale-k.  Taberna-Jatetxea ere aurki ditzakegu bertan, eguneroko zein asteburuko menuak egiten dituzte. Aterpetxe alboan polikiroldegia dago, guztiz ekipaturiko gimnasioa eskainiz.



ALMIKE Aterpetxea

Almike z/g
BERMEO                 
902 540 999  

albergues@suspergintza.net
www.suspergintza.net

Bermeon dago kokaturik aterpetxea, Almike auzoan. Herriko erdialdetik 3 kilometrotara. Ezinduentzako egokiturik. Etxeak 24 pertsonentzako edukiera dauka. Solairu bitan banandurik dago, beheko solairuan: logela eta bainugelak (bainugeletako bat ezinduentzako egokitua) eta lehenengo solairuan: sukaldea, jantokia eta komunak daude (komunetako bat ezinduentzako egokitua). Aterpetxearen inguruan haurrentzako jolasgunea, erretegia eta estalitako frontoia daude.



MAÑU Aterpetxea

Mañu auzoa z/g
BERMEO                 
902 540 999  

albergues@suspergintza.net
www.suspergintza.net

Sollubeko Mañu auzoan kokatzen da aterpetxea, Bermeon. Etxeak 20 pertsonentzako edukiera dauka, eta bi pisutan banandurik dago. Beheko solairuan sukaldea, bainugela eta jangela daude, lehenengo solairuan aldiz logelak eta bainugelak. Aterpetxean bertan estalitako frontoia dago.



ERRIGOITI Aterpetxea

Zallobente z/g
ERRIGOITI                 
600 879 653  

imadariaga.errigoiti@bizkaia.org

Zallobente aterpetxea Errigoiti udalerrian dago, Zallobente auzoan. Aterpetxea zabalik da urte osoan. Sukaldea erabil daiteke. 30 lagunentzako lekua du eta geletan literak daude. Telebista eta bideoa ikusteko gela du, baita jarduera-aretoa eta ostatu hartuko dutenentzako aparkalekua ere.



IDATZE ETXEA Aterpetxea

Elezalde z/g
MENDATA                 
94 625 72 04 - 618 26 94 04  

mendata2@euskalnet.net

Mendata Bizkaia barnealdean dago, Gernikatik 5 kilometrora. Aterpetxea zabalik da urte osoan. Mantenu osoa eskaintzen du. 36 lagunentzako lekua du eta geletan ohatzeak daude.



GOROZIKA Aterpetxea

Gorozika auzoa z/g
MUXIKA                 
946 731 332  

gorozikanatura@gmail.com

Muxikako Gorozika auzoan, Zornotza eta Gernika bitartean kokatzen da aterpetxea. Sukalde industriala, erabat hornitua eta 80 lagunentzako jantokia. Bat, bi, lau,sei eta zortzi lagunentzako logelak. 30 lagunentzako logela handia. Kalefakzioa etxe osoan. Komunak hiru solairuetan eta 12 dutxa indibidual. Txokoa tabernarekin eta beheko sua egongelan. Hiru ikasgela eta esperimentazio-gela. Frontoi estalia etxe alboan eta baita  baratza ere.

Helbidea:
UR Urdaibai
Arketa Auzoa z/g
48311 Ibarrangelu,
Bizkaia

GPS kordenadak:
N 43° 23' 42"
W 002° 40' 48"

Garraio Publikoa:
Bizkaibus Linea
A3526 (Gernika-Ibarrangelu)
Laidako kanpinean Geralekua

Aparkaleku publikoa daukagu
instalazio aurrean

Denboraldia:
Bulegoa: Urte osoan zehar
Ekintza zentroa:
Martxoaren 19tik – Urriaren 17-raino

Bulegoaren ordutegia:
Irailaren 19rarte:
Astelehenetik - Igandera 10:00 - 19:00

Irailaren 20tik - Urriaren 17ra:
Astelehenetik - Ostiralera 10:00 - 17:00
Larunbata eta Igandea: 10:00 - 19:00

Ekintzen ordutegia:
Astelehenetik – Igandera : 10:00 - 20:00
(Irailaren 12tik aurrera
aste barruan erreserbarekin soilik)

Informazioa

Eguraldia

Multimedia

UR Beste zentroak

Para un servicio mejor: compromiso de Calidad Turística aktiba Turdaibai