Apartamentuak - GAMETXO Hotela
Urdaibaiko erreserban Oraintsu irekitako hotela da Gametxo, Laida eta Laga hondartza ikusgarrietatik hurbil. Gernikatik, Lekeitiotik, Mundakatik zein Bilbotik hurbil. Gaur egungo dekorazioa eta klasikoa nahasturik, gustu handiz dekoraturik dago hotela. Hotela eraikin bitan banandurik dago, 18 logela eta 7 apartamentu ditu, hauetariko bakoitza era ezberdinean dekoraturik. Logeletako batzuk ur isuriak dituzten kabinez horniturik daude, hala nola sauna, hidromasaia bainuontziak, harrera kit-a ile lehorgailua (eskaripean) telebista, Internet konexioa eta berogailua eskaintzen dituzte guzti hau logelek mendira edo eta itsasora bistak dituztelarik. Logeletako batzuk ezinduentzako egokiturik daude. Bezeroentzako egongela, 30 pertsonentzako edukiera duen bilera-gela, batzarrak egiteko edo eta enpresen beharrizanetarako egokiak, lana eta aisia bilduz. Bilera-gelak pantaila handidun retroproyektorea, Internet konexioa, papelografoak etab. eskaintzen ditu. Itsasora bistak dituen lorategia, aparkalekua eta gaztetxoenentzako jolas gunea eskaintzen ditu hotelak. (Gure instalazioetatik 3 km-ra)
Apartamentuak - ATXURRA Landa Hotela***
Barrio Arronategi, s/n
BERMEO
94 465 44 04
info@hotelatxurra.com www.hotelatxurra.comHotelak 11 logela bikoitz, banakako logela bat eta guztiz ekipaturiko lau apartamentu ditu bi solairutan banandurik. Logela guztiak espaziotsuak dira eta estilo rustikoan dekoraturik daude. Logelak eta baita apartamentuak ere zoru radiantea, bainugela, LCD telebista, telefonoa eta dohako WIFI edo kable bidezko Internet sarreraz horniturik daude. Apartamentu bakoitzak guztiz ekipaturiko sukaldea, egongela eta bi logela ditu 75m2-an antolaturik.
Apartamentos MUNDAKA
Lorategi, 14
MUNDAKA
94 602 84 00
info@apartamentosmundaka.com www.apartamentosmundaka.com 2-4 pertsonentzako edukiera duten 14 apartamentu, guztiak sukaldearekin (bitrozeramika, gozkailua, garbigailua, hontziak garbitzekoa, mikrouhina, txigorgailua, plantxa, hontziak eta mahai tresnak) jangela-egongela, kable bidezko telebista, bi ohe logela bakoitzean, bainugela eta WIFi bidezko interneta dohan. Apartamentu guztiek dituzte ibaira edo eta hondartzara bistak, eta berogailuaz horniturik daude. Bezeroentzako aparkaleku pribatua eraikin berean aukeran.