Baldintza Orokorrak

AURRETIKO OHARRA: Turismo aktibo eta abentura-kirol arloak berez dira arriskutsuak. Gure monitoreek zein teknikariek burutzen duten jarduerarako beharrezko prestakuntza eta esperientzia daukate. Haien argibideen eta azalpenen jarraitzeak suposatuko du, neurri handi batean, ekintzaren segurtasuna.

1.- Eskaintzen diren ekintzak garatzen diren inguruaren eta partaideen baldintzen araberakoak dira, beraz, gerta daiteke aldaketak izatea ekintza burutu aurretik, baita burutu bitartean ere (eguraldia, mareen egoera, parte-hartzaileen arazo fisikoak, eta abar). Aurrez kontratatutako ekintzaren bat bertan behera utziz gero, bezeroak eskubidea dauka ekintza beste egun batean egiteko, berak nahi duen beste ekintza bat aukeratzeko edo ordaindutako dirua berreskuratzeko.

2.- Bezeroak edozein ekintza kontratatu aurretik argi adierazi behar digu ezgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialik daukan. Era berean, hitzeman behar du ez dagoela alkohola, droga edo/eta estupefazienteen efektupean, ezta parte hartzeko gaitasuna gutxituko dion botiken efektupean ere.

Uretako ekintzetan parte hartzeko ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Puntu hau bete ezean, parte-hartzaileak arduradunei komentatu behar dio eta hauek erabakiko dute zer egin egoera konkretu bakoitzean.

Ekintza bakoitzaren fitxa teknikoan, parte hartzeko beharrezkoak diren baldintzak eta gutxieneko adina zehazten dira. Adin txikikoek, 14 urte-artekoek, gurasoen baimen legala behar dute edo arduradun batek lagundu behar die.

Edozelan ere, eta bereziki goi-mailako ekintzak egiteko, UR Nomade S.L.-ek izena eman dutenei gai diren ala ez ikusteko aurretiko proba bat eragin diezaieke eta onartzeko eskubidea berak izango du. Jarduera hauetan, 18 urte-artekoen baimena eskatu dezake.

3.- UR Nomade S.L.-ren konpromisoa kontrataturiko ekintza hasten den unean hasten da, beraz, UR-en instalazioetarainoko edo ekintza-lekurainoko garraioa bezeroari dagokio. Teknikarien lana ondo betetzea eta ekintza behar den modura antolatzea da UR-en betebeharra. Beraz, parte-hartzaileek beraien kontura atseden, itxaronaldi edo jateko orduan egindako guztiak betebeharretatik kanpo geldituko dira.

4.- Prezioen barruan UR Nomade S.L.-ek zehazturiko zerbitzuak sartzen dira, betiere gutxieneko lagun-taldea osatuz gero. Kontrakorik adierazi ezean, kanpoko zerbitzuak (ostatua, garraioa,...) bezeroak bilatu eta ordaindu behar ditu, hala ere, zerbitzu hauek errazteko UR Nomade S.L.-ek noizbehinka zuzenean kudeatu ditzake.

5.- Beharrezko materiala prezioaren barruan dago, bai parte-hartzaile bakoitzari dagokiona, baita taldeari dagokiona ere. Fitxa teknikoetan agertzen da zer ekipamendu behar den ekintza eta programa bakoitzerako.


6.- Programen eta ekintzen prezioaren barruan Asistentzia-Asegurua sartzen da, istripuen ohiko koberturekin.


Oharra: Materiala eta ekipamendua alokatuz gero (monitore barik), zerbitzu hauek ez dute Asistentzia-Aseguruaren koberturarik izango.


Halaber, UR Nomade S.L.-ek besteei eragindako kalteei aurre egiteko Erantzukizun Zibileko Poliza dauka, sektoreak erregulatzen duten dekretuek eskatzen duten estalduraz hornitua.

Bezeroak eskuragarri du aseguruen baldintza zein estaldurei buruzko informazio guztia ekintza zentroan eta eskatzen duenari bidaliko zaio.

Kontratazio-baldintzak


7.- Erreserba egiteko, bezeroak, zenbateko guztiaren % 25a ordaindu beharko du. Gainontzekoa ekintza zentroan ordaindu beharko du ekintza egin aurretik. Beraien ezaugarri bereziengatik baldintza hauek aldatzea eskatzen duten egitarau edota ekintzetan, argi azalduko da baldintza partikularretan.

8.- Bezeroak kontrataturiko edo eskaturiko zerbitzuak bertan behera utz ditzake. Aurreratutako dirua itzuli egingo zaio jardueraren eguna baino 10 egun lehenago abisatuz gero, data horretatik aurrera UR Nomade S.L. indemnizatu beharko du ondorengo zenbatekotan:

- %15a hirugarren eta hamargarren egunen bitartean, eta % 25a jarduera baino arinagoko berrogeita zortzi orduen barruan.
- UR Nomade S.L.-ek esaniko egunean eta orduan agertzen ez bada, erreserbaren zenbatekoa osorik ordaindu beharko du.

9.- Erreserba konfirmatzen den unetik, bezeroak espresuki onartu egiten ditu Baldintza Orokor guzti hauek. Pertsona batek beste baten edo batzuen izena ematen badu, haren edo haien izenean onartzen ditu Baldintza Orokor guztiak.


 

Helbidea:
UR Urdaibai
Arketa Auzoa z/g,­
48311 Ibarrangelu,
Bizkaia

GPS kordenadak:
N 43° 23' 42"
W 002° 40' 48"

Garraio publikoa:
Bizkaibus Linea
A3526 (Gernika-Ibarrangelu)
Laidako kanpinean Geralekua

Aparkaleku publikoa daukagu
instalazio aurrean

2016 Denboraldia:
Bulegoa: Urte osoan zehar
Ekintza zentroa: Martxoaren 24tik - Azoaren 1era

ZENTROKO ordutegia:

Ekainaren 17rarte:
Aste barruan aurrez erreserbatuta
Larunbata - Igandea: 10:00 - 19:00

Ekainak 18 - Irailak 4:
Astelehenetik - Igandera: 10:00 - 20:00

Irailak 5 - Urriak 2:
Aste barruan aurrez erreserbatuta
Larunbatak, igandeak, jaiegunak eta zubiak: 10:00 - 19:00

Urriak 3 - Azaroak 1: Jarduerak aurrez erreserbatuta

BULEGOKO ordutegia­:

Ekainaren 17rarte:
Astelehenetik - Ostegunera: 10:00 - 17:00
Ostiralak, larunbatak eta igandeak: 10:00 - 19:00

Ekainak 18 - Irailak 4:
Astelehenetik - Igandera: 10:00 - 19:00

Irailak 5 - Urriak 2:
Astelehenetik - Ostegunera: 10:00 - 17:00
Ostiralak, larunbatak eta igandeak: 10:00 - 19:00

Gainontzeko urte sasoiak:
Astelehenetik - Ostiralera: 10:00 a 17:00

­­

Síguenos en...

  • Facebook
  • Google Plus
  • You Tube
  • Instagram
  • Ur

Informazioa

Eguraldia

Multimedia

UR taldea

Para un servicio mejor: compromiso de Calidad Turística aktiba Turdaibai BUSTURIALDEA URDAIBAI SURFING EUSKADI logo calidad