COASTEERING

2015_02_10_19.10.23Coasteering-a kostaldean zehar burutzen den trekking modalitate berri bat da. Ibilibidean zehar, era desberdinetako oztopoak gainditu behar dira: igo eta jaitsi beharreko tarteak, jauziak itsasora, igeri egiteko zatiak, etb. Ekintza honen ibilibideak zailtasun desberdinetakoak izan daitezke kontutan hartuta zein urtarotan egiten diren eta itsasoaren egora. Ibilbidearen zailtasuna ezartzeko baita kontutan hartzen dira ekintzan parte hartuko duten pertsonak. Hori dela eta era guztietako pertsonentzako ekintza antolatu daiteke (umeak, gazte taldeak, ikastetxeak, familiak). Ibilbide desberdinak ditugu, denbora eta zailtasun aldakorrekin, non gure kostaldea beste ikuspuntu batetik goza dezakezun.  

Lea Artibai eskualdean ere ibilbide desberdinak egin ditzakezue.

  • Lekua: Urdaibaiko Biosferaren Erreserba eta Lea Artibai - Lekeitio eskualdea
  • Hasiera puntua: UR-en ekintza zentroa.
  • Ibilbidea: Ibilbide desberdinak Laida eta Laga hondartzen harteko kostan zehar. Lea Artibai - Lekeitioko kosta.
  • Distantzia: Ibilbidearen arabera, 2.5 eta 6.8 km artean.
  • Denboraldia: Maiatza - Urria.
  • Iraupena: 3 ordu.
  • Zailtasun maila: oinarrizkoa, hastapena.
  • Nori zuzendua: banakakoentzat, taldeentzat, koadrilentzat, ezkongai agur-jaietarako, enpresa-taldeentzat, ikastetxeentzat, familientzat.
  • Baldintzak: ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Oinarrizko forma fisikoa beharrezkoa da lurralde irregular baten denbora jakin batean ibiltzeko.
  • Gutxienezko adina: 14 urte (12 urte nagusi batekin badator).
  • Gutxienezko / gehienezko taldea: Gutxienez 4 pertsona izan behar dira. Gehienez 20 pertsona (pertsona gehiago izanez gero txandatan banatuko lirateke).
  • Bezero - monitore ratioa: 10 pertsonako monitore bat.
  • Norberak ekarri beharrekoa: Zapatilak suela lodiarekin,bainujantzia edo praka laburrak, eskuoihala.
  • Prezioa: Prezioak pertsona kopuruaren arabera: 26 pertsona baino gehiago 32,90€/pertsonako; 15 eta 24 pertsona bitartean 35,10€/pertsonako; 6 eta 14 pertsona bitartean 37,40€/pertsonako; 5 pertsonara arte 45€/pertsonako.
  • Deskontuak: Familietan eta nagusiekin datozen 18 urtetik beherakoan %15eko deskontua.
  • Prezioan barne: monitorea, materiala, instalazioak, asegurua. %21ko BEZa.
  • Barne sartzen den materiala: Neoprenozko jantzia, eskarpinak, guanteak, txalekoa eta kaskoa.
  • Barne sartzen ez dena: "prezioan barne" atalean azaltzen ez dena.Ruta_Laida_Laga_Coasteering_UR_Urdaibai


 

Helbidea:
UR Urdaibai
Arketa Auzoa z/g,­
48311 Ibarrangelu,
Bizkaia

GPS kordenadak:
N 43° 23' 42"
W 002° 40' 48"

Garraio publikoa:
Bizkaibus Linea
A3526 (Gernika-Ibarrangelu)
Laidako kanpinean Geralekua

Aparkaleku publikoa daukagu
instalazio aurrean

2016 Denboraldia:
Bulegoa: Urte osoan zehar
Ekintza zentroa: Martxoaren 24tik - Azoaren 1era

ZENTROKO ordutegia:

Ekainaren 17rarte:
Aste barruan aurrez erreserbatuta
Larunbata - Igandea: 10:00 - 19:00

Ekainak 18 - Irailak 4:
Astelehenetik - Igandera: 10:00 - 20:00

Irailak 5 - Urriak 2:
Aste barruan aurrez erreserbatuta
Larunbatak, igandeak, jaiegunak eta zubiak: 10:00 - 19:00

Urriak 3 - Azaroak 1: Jarduerak aurrez erreserbatuta

BULEGOKO ordutegia­:

Ekainaren 17rarte:
Astelehenetik - Ostegunera: 10:00 - 17:00
Ostiralak, larunbatak eta igandeak: 10:00 - 19:00

Ekainak 18 - Irailak 4:
Astelehenetik - Igandera: 10:00 - 19:00

Irailak 5 - Urriak 2:
Astelehenetik - Ostegunera: 10:00 - 17:00
Ostiralak, larunbatak eta igandeak: 10:00 - 19:00

Gainontzeko urte sasoiak:
Astelehenetik - Ostiralera: 10:00 a 17:00

­­

Síguenos en...

  • Facebook
  • Google Plus
  • You Tube
  • Instagram
  • Ur

Informazioa

Eguraldia

Multimedia

UR taldea

Para un servicio mejor: compromiso de Calidad Turística aktiba Turdaibai BUSTURIALDEA URDAIBAI SURFING EUSKADI logo calidad