Ezkontzen zaizuen lagun horri zerbait berezia prestatu nahi diozue baina betiko ezkongai agurrek aspertzen zaituztete? zerbait desberdina antolatu nahi duzue baina nondik hasi ere ez dakizue? toki aproposera iritsi zarete: abentura eta algarak batzen dituen programak eskaintzen dizkizuegu.
Zuen gustuen arabera aukeratzeko hiru egitarau ezberdin aurkezten dizkizuegu. Egitarau orok taldeari tratu pertsonala, dutxadun aldagelez hornituriko instalazioak, monitoreak, ekintzak burutzeko beharrezko materiala eta aseguruak dituzte barne.
:: Multiabentura Agurra
Multiabentura ekintzak burutu bitartean egun dibertigarria igarotzeko bereziki prestaturiko egitaraya: kanoa zeharkaldia, tirolina, eskalada pauso batzuk...mota guztietako taldeei zuzenduriko programa.
:: Agur Surferoa
Egun erdi lagun artean olatuez gozatzen igarotzeko prestaturiko egitaraua, surf munduan lehenbiziko pausoak emanez. Mota guztietako taldeentzako ekintza aproposa.
:: Urdaibai Agurra
Urdaibaiko erreserban zehar kanoa zeharkaldia, lagun artean ibaiaren barnealdeko hondartzak bisitatu, noizbehinka uretara jauziren bat.... Jaitsiera monitorearekin edo monitore gabe egin daiteke. Monitore gabe egin nahi izanez gero, ibilbideari buruzko eta segurtasunari buruzko azalpena jasoko duzue. Ekintza hau mota guztietako taldeentzako aproposa da.
Helbidea:
UR Urdaibai
Arketa Auzoa z/g
48311 Ibarrangelu,
Bizkaia
GPS kordenadak:
N 43° 23' 42"
W 002° 40' 48"
Garraio Publikoa:
Bizkaibus Linea
A3526 (Gernika-Ibarrangelu)
Laidako kanpinean Geralekua
Aparkaleku publikoa daukagu
instalazio aurrean
Denboraldia:
Bulegoa: Urte osoan zehar
Ekintza zentroa:
Martxoaren 19tik – Urriaren 17-raino
Bulegoaren ordutegia:
Irailaren 19rarte:
Astelehenetik - Igandera 10:00 - 19:00
Irailaren 20tik - Urriaren 17ra:
Astelehenetik - Ostiralera 10:00 - 17:00
Larunbata eta Igandea: 10:00 - 19:00
Ekintzen ordutegia:
Astelehenetik – Igandera : 10:00 - 20:00
(Irailaren 12tik aurrera
aste barruan erreserbarekin soilik)