Enpresentzat egitarauak

>> AURKEZPENA <<

Enpresa pizgarri eta Outdoor Trainning formakuntzan  dugun esperientzia zabalean oinarriturik, enpresentzako (Pymes, enpresa handiak) bereziki diseinaturiko Turismo Aktibo eta Abentura Kirol programa aurkezten dugu, inguru ezin hobean, zerbitzu eta instalazioz horniturik.


Kuadeaketa talde profesionala, gidak, hezitzaileak… eta erlazionaturiko sektoreetako profesional onenen lankidetzaz (Hotelak, jatetxeak, Catering-ak, Garraioak…) zerbitzu pertsonalizatu eta enpresaren neurrira moldatua eskeintzen dugu. Kalitatea, barietatea eta berriztapenean oinarrituriko ekintzak eskaintzea da gure helburua, betiere balio handiko inguru naturaletan , eta instalazio eta azpiegitura beharrezkoekin enpresa programen arrakasta bermatzeko.


>> NORI ZUZENDUTA DAUDE GURE PROGRAMAK? <<

Enpresei: Kokapen zein azpiegitura bikainak enpresa pizgarriak egiteko, aurkezpenak, ekitaldi ospakizunak, etab… “Talde dibertsio kutsua duen une ahaztezina, kalitatea eta harrera pertsonalizatua mantenduz”.

Turismo Harkorreko Agentziak: Enpresa pizgarri programen diseinu eta burutzea, kongresuetarako aisi alternatibak, simposioak, azokak, etab… betiere esperientzia astegin eta talde harremana hobetzeko asmoz.  “…esperientzia dibertigarri eta zirraragarriak konpartitzeak, lotura sendoak sortzen ditu”.


Giza baliabide  eta aholkularitza profesionalei: outdoor training programak burutzeko beharrezkoak diren baliabideez hornituz. Esperientzia zabala duten gidekin, bezeroaren beharrizanetara egokitzen ditugu ekintzak, emaitza ezin hobeak lortzeko. Zuen giza baliabide taldearekin elkarlanean edo eta gure ohiko kolaboratzaileekin nahi izanez gero.



>> EKINTZA  ZENTRUA <<

Gure instalazioak Urdaibai Biosfera Erreserban kokaturik daude, Gernikatik 15 minutura eta Bilbotik 40 minutura. Inguru konparaezin honetan, ekintza aktibo aukera zabala dugu. Laidako hondartzan dugun ekintza zentrutik, ekintza programa bisita kulturalekin, gastronomia, hondartzetatik ibilalditxoak eta eskualdeko basoetan barrena ibilaldiak eginez osotzeko aukera dago.


>> EKINTZAK <<

Esfortzu maila ezberdin eta iraupen ezberdinetan diseinaturik daude, programa bakoitzaren beharrizan eta nahietara moldagarria izan Dadin, ondorengo irizpideak jarraituz:


Partehartzaile guztiek ekintzetan parte hartzeko aukera izan dezaten, exigentzia maila ezberdinetara moldaturiko programak.

Talde lana eta jarrera baikorrak sustatzen dira bakarkako probetan.

Taldearen profilera moldaturiko erritmo eta pauta ezberdinak ezartzen dira helburuetara iristeko jarrera positiboa izan dezaten.

Kasu guztietan mantentzen dira segurtasuna eta harrera pertsonalizatua bermatzeko irizpideak.


>> EKINTZEN  SEGURTASUNERAKO  EZAUGARRI  OROKORRAK <<

Abentura ekintzetan, ahaztu ezin daitekeena segurtasuna da. Atal honekiko dugun konpromezua argia da, horregatik hartu beharreko neurri guztiak kontuan izaten ditugu guztion segurtasuna bermatzeko.

Diziplina bakoitzean espezializaturik daude gure langileak, eta ezarritako segurtasun neurri oro ezagutzen dute.

Ekintzan parte hartzen ari den taldearen eta basearen arteko komunikazioa posible izateko irrati-telefonia komunikazio sistemak.

Ekintzetan parte hartuko duten guztiek jasotzen dute ekintza burutzen ari den bitartean segurtasuna mantentzen jakiteko argibideak.

Erabiltzen dugun materialak ezarritako segurtasun neurri oro betetzen du, E.B.-ak homologaturik dago eta aldiro berriztatzen da.

Beraien jakipen tekniko eta mailarekin bat datozen ibilbideetan ibiliko dira beti partehartzaileak.

Langileriak sorospen ezagupenak eta praktika dituzte, ekintzak burutzerakoan beti daramate botikina.

Asistentzia asegurua gure ekintzetan barne dago, eta enpresak indarrean dagoen araudiaren araberako Erantzukizun Zibileko asegurua du baita.


>> EKINTZA  PROPOSAMENAK  <<


KANOA ZEHARKALDIA

Uhobian edo eta padura inguruan aritzeko ibilbide ezberdinak, 1 edo 2 plazako kanoetan aritzeko aukeraz. Aldez aurretiko esperientzia beharrezkoa izan ez Darin, ekintza honek ikastaldi nozioak eta koordinazio zein trebetasuna lantzeko jokoekin nahasten dira. Jakin beharreko bakarra igerian egitea da. Outdoor programak burutzeko, padura inguruan orientazio zirkuitu bat diseinatu dugu nabigazio tresnak erabiliz  (konpasa, itsas Kartak,…). Kasu guztietan beharrezko ekipamendua banantzen da (txalekoa, neoprenozko trajea,…) homologatua eta egoera onean.


ABENTURA  ZIRKUITUA

Eskalada apur bat, alturan pausu batzuk eta tirolinan jauzia. Zailtasun maila txikiko ibilbideetan datza, betiere aseguraturik. Esperientzia gabeko pertsonei zuzendua. Zirkuitua UR-en instalazioetatik 100 metrotara dago, eta Team Building ekintzetarako oso aproposa da, non arazoen ebazpen praktikoa sustatzen den, komunikazio aktiboa erabiliz.


ARKUTIROA

Haize zabalean praktikatuz gero, inguruarekiko harmonia eta oreka sentiarazten duen ekintza. Indarra izatea ez da beharrezkoa, trebetasuna baizik.  Norberaren abilezia eta baita talde lana ere lantzeko aproposa den ekintza da arkutiroa.


ORIENTAZIO ZIRKUITUA

Partehartzaile guztien elkarlana beharrezkoa da inguruari buruzko ezagupen eta zoiltasun kutsua duen ekintza hau burutu ahal izateko eta helburua lortzeko. Taldelana sustatzeko ekintza aproposa da. Mapak, iparrorratza, GPS-a eta material osagarria banantzen da partehartzaileek aldez aurretik ezarritako balizak aurki ditzaten eta ezarritako probak gainditu ditzaten. Ibilbide Hauek kantauriko artadirik handienean barna eta San Pedro de Atxarretik pasatuz, Urdaibaiko begiratoki pribilegiatua.


BESTE EKINTZA BATZUK

Surfa, urpekaritza, snorkel-a, paduretan zehar itsasontzian zeharkaldia, Izaro irlari buelta edo Elantxobeko porturaino itzulia.


>> LAN  TALDEA <<

Enpresa programei erlazionaturiko esparru guztietako profesional taldea daukagu. Informazio saila, kudeaketa eta bezeroari harreta, ekeinitako ekintza guztietan profesionalak (mendia, ur lasterrak, Itsas Kayak-a, abentura, nautika,…) eta Pizgarri zein enpresentzako Outdoor programetan esperientzia zabala duen koordinatzaile bat, nor ekintza bakoitzeko zuzendaria izango den eta UR eta enpresaren bitartekari izango den. Gure kolaboratzaile taldean, TVE-ko “Al filo de lo imposible” programan ohikoak diren espezializtak ditugu, hala-nola irakasleak, soziologoak eta Outdoor Training zein Team Building programetan espezializaturiko aholkulariak.




>> DAGOENEKO  GUGAN  KONFIANTZA  IZAN  DUTE... <<

COLEMAN
LUFTHANSA
FASADA INCOMING
GAES
FNAC
VOLKSWAGEN
PRENAVISA
PROMARSA
SLI & UNION
C.B. RICHARD ELLIS
FORESIS
TOP MANAGEMENT SPORTS
LABORATORIOS 3 M
CACIQUE
BEEP
FARMAZAN
CUATRECASAS
HUGO BOSS
SPRI
GRUPO EVE
EUSKALTEL
FORTIS
MEMORY SET
HONDA
MOUNTAIN HARD WEAR
HUMAN


>> ZERBITZU  OSAGARRIAK <<


Alojamentu Kudeaketa: Landa-Etxeak, Hostalak, 3* eta 4*-eko Xarma Hotelak 30 minututara.

Beharrezko garraiobide kudeaketa: Aireportutik transferra. Joan-etorriak, etab…

Bideo grabazioak edo eta argazki bilduma, partaide guztientzako amaierako proiekzioa aukeran.

Instalazioen pertsonalizazioa enpresaren logoa etab… erabiliz

Ekipamenduaren pertsonalizazioa markaren irudiarekin, petoak, erregaliak, material espezifikoa, erabiliko diren agirien pertsonalizazioa, etab…

 

Helbidea:
UR Urdaibai
Arketa Auzoa z/g,­
48311 Ibarrangelu,
Bizkaia

GPS kordenadak:
N 43° 23' 42"
W 002° 40' 48"

Garraio publikoa:
Bizkaibus Linea
A3526 (Gernika-Ibarrangelu)
Laidako kanpinean Geralekua

Aparkaleku publikoa daukagu
instalazio aurrean

2016 Denboraldia:
Bulegoa: Urte osoan zehar
Ekintza zentroa: Martxoaren 24tik - Azoaren 1era

ZENTROKO ordutegia:

Ekainaren 17rarte:
Aste barruan aurrez erreserbatuta
Larunbata - Igandea: 10:00 - 19:00

Ekainak 18 - Irailak 4:
Astelehenetik - Igandera: 10:00 - 20:00

Irailak 5 - Urriak 2:
Aste barruan aurrez erreserbatuta
Larunbatak, igandeak, jaiegunak eta zubiak: 10:00 - 19:00

Urriak 3 - Azaroak 1: Jarduerak aurrez erreserbatuta

BULEGOKO ordutegia­:

Ekainaren 17rarte:
Astelehenetik - Ostegunera: 10:00 - 17:00
Ostiralak, larunbatak eta igandeak: 10:00 - 19:00

Ekainak 18 - Irailak 4:
Astelehenetik - Igandera: 10:00 - 19:00

Irailak 5 - Urriak 2:
Astelehenetik - Ostegunera: 10:00 - 17:00
Ostiralak, larunbatak eta igandeak: 10:00 - 19:00

Gainontzeko urte sasoiak:
Astelehenetik - Ostiralera: 10:00 a 17:00

­­

Síguenos en...

  • Facebook
  • Google Plus
  • You Tube
  • Instagram
  • Ur

Informazioa

Eguraldia

Multimedia

UR taldea

Para un servicio mejor: compromiso de Calidad Turística aktiba Turdaibai BUSTURIALDEA URDAIBAI SURFING EUSKADI logo calidad