Kanoa Jaitsiera - Urdaibaiko Itsasadarra

Ziurrenik erreserbako padurak ezagutzeko erarik onena Urdaibain zehar kanoan ibiltzea duzu. Mareen noranzkoari jarraituz, barru-barrutik ezagutuko duzu ingurune zoragarri hau era atsegin eta dinamikoan.

Ekintza hau aukeratzen baduzu, honako hau eskeiniko dizugu: ekipamendua(garaiaren araberakoa), kayak-ak eta kanoak (guztiz egonkorrak eta hondoraezinak), azalpenak kanoan eta kayak-ean modu egokian ibiltzeko, eta argibide zehatzak ibilbidea egiteko.

Jakin ezazu bestalde, jarduera hau edonork egin dezakeela: bai umeek, gazteek eta baita nagusiek ere.

Nahi izanez gero, gida bat kontrata dezakezu. Harekin Urdaibaiko bazterrik esanguratsuenak ezagutuko dituzu, eta gainera azalpen interesgarriak entzungo dituzu (bereziki taldean egiteko egokia).

ABUZTUAN ESKAINTZA BEREZIA GURE JARRAITZAILEENTZAKO 23,90 € !!

  • Lekua: Urdaibaiko Biosferaren Erreserba
  • Hasiera puntua: UR-en ekintza zentroa.
  • Ibilbidea: Arteaga - Laida hondartza.
  • Distantzia: 8.3 kilometro.
  • Denboraldia: Apirila - Urria.
  • Iraupena: 3 ordu.
  • Zailtasun maila: oinarrizkoa, hastapena. Banakako kayak itxiarekin joanez gero erdimailakoa.
  • Nori zuzendua: banakakoentzat, taldeentzat, koadrilentzat, ezkongai agur-jaietarako, enpresa-taldeentzat, ikastetxeentzat, familientzat.
  • Baldintzak: beharrezkoa da igeri egiten jakitea.
  • Gutxienezko adina: 12 urte (familian eta taldean datozenentzako 8 urte, aurretik kontsultatu).
  • Gutxienezko / gehienezko taldea: jaitsiera gidarekin egin ahal izateko gutxienez 5 pertsona izan behar dira. Gidarik gabe egin nahi izanez gero ez dago gutxienezko talderik. Gehienez txanda batean 64 pertsonek egin dezakete jaitsiera.
  • Bezero - monitore ratioa: ontzi bikoitzetan 16 pertsonako monitore bat, eta banakako ontzietan 10 pertsonako monitore bat.
  • Norberak ekarri beharrekoa: bainujantzia, sandaliak, eskuoihala, eguzkitako krema.
  • Oharrak: ordutegia mareen araberakoa da. Mareen noranzkoaren arabera zeharkaldia norabide batean edo bestean egiten da. Piraguismoan esperientzia dutenentzat kayak itxian joateko aukera dago.
  • Prezioa Jaitsiera monitorekin: Pertsona kopuruaren arabera: 24 pertsona baino gehiago: 28,90€/pertsonako; 15 eta 24 pertsona bitartean 30,80€/pertsonako; 6 eta 14 pertsona bitartean 32,80€/pertsonako; 5 pertsonara arte 39,00€/pertsonako.
  • Prezioa Jaitsiera monitore gabe: Pertsona kopuruaren arabera: 24 pertsona baino gehiago 22,80€/pertsonako; 15 eta 24 pertsona bitartean 24,00€/pertsonako; 6 eta 14 pertsona bitartean 25,50€/pertsonako; 5 pertsonara arte 26,90€/pertsonako.
  • Deskontuak: Familietako edo nagusiekin datozen 18 urtetik beherakoentzat %15. Kanoan hirugarren plazan doazen umeentzat %50. Norberaren material oso duenentzat %15a jaitsiera gidatuan.
  • Prezioan barne: monitorea, materiala, instalazioak, asegurua. %21ko BEZa.
  • Barne sartzen den materiala: kayak hondoraezina, gerrikoa, salbamendu - txalekoa, neoprenozko jantzia (eguraldia dela eta beharrezkoa denean), arrauna, bidoi iragazkaitza.
  • Barne sartzen ez dena: "prezioan barne" atalean azaltzen ez dena.
Baldintza Orokorrak

Instalazioak
 

Helbidea:
UR Urdaibai
Arketa Auzoa z/g,­
48311 Ibarrangelu,
Bizkaia

GPS kordenadak:
N 43° 23' 42"
W 002° 40' 48"

Garraio publikoa:
Bizkaibus Linea
A3526 (Gernika-Ibarrangelu)
Laidako kanpinean Geralekua

Aparkaleku publikoa daukagu
instalazio aurrean

2016 Denboraldia:
Bulegoa: Urte osoan zehar
Ekintza zentroa: Martxoaren 24tik - Azoaren 1era

ZENTROKO ordutegia:

Ekainaren 17rarte:
Aste barruan aurrez erreserbatuta
Larunbata - Igandea: 10:00 - 19:00

Ekainak 18 - Irailak 4:
Astelehenetik - Igandera: 10:00 - 20:00

Irailak 5 - Urriak 2:
Aste barruan aurrez erreserbatuta
Larunbatak, igandeak, jaiegunak eta zubiak: 10:00 - 19:00

Urriak 3 - Azaroak 1: Jarduerak aurrez erreserbatuta

BULEGOKO ordutegia­:

Ekainaren 17rarte:
Astelehenetik - Ostegunera: 10:00 - 17:00
Ostiralak, larunbatak eta igandeak: 10:00 - 19:00

Ekainak 18 - Irailak 4:
Astelehenetik - Igandera: 10:00 - 19:00

Irailak 5 - Urriak 2:
Astelehenetik - Ostegunera: 10:00 - 17:00
Ostiralak, larunbatak eta igandeak: 10:00 - 19:00

Gainontzeko urte sasoiak:
Astelehenetik - Ostiralera: 10:00 a 17:00

­­

Síguenos en...

  • Facebook
  • Google Plus
  • You Tube
  • Instagram
  • Ur

Informazioa

Eguraldia

Multimedia

UR taldea

Para un servicio mejor: compromiso de Calidad Turística aktiba Turdaibai BUSTURIALDEA URDAIBAI SURFING EUSKADI logo calidad